Inprimatu

Uneko dokumentua, hautapena edo zehaztu dituzun orrialdeak inprimatzen ditu. Uneko dokumentuaren inprimatzeko aukerak ere ezar daitezke. Inprimatzeko aukerak inprimagailuaren eta erabiltzen duzun sistema eragilearen arabera alda daitezke.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Fitxategia - Inprimatu.

+P

Estandarra barran, sakatu

Icon

Inprimatu fitxategia zuzenean


Inprimatu elkarrizketa-koadroak hiru atal nagusi ditu: Nabigazio-botoiak dituen aurrebista bat, uneko dokumentu motarako espezifikoak diren kontrol-elementuak dituzten fitxa-orriak, eta Inprimatu, Utzi eta Laguntza botoiak.

Zure dokumentua nola inprimatu jakiteko, egin klik esteka hauetariko batean.

Testu-dokumentuak inprimatzea:

Liburuxkak inprimatzea

Orrialdea inprimatu aurretik ikustea

Orrialde bat baino gehiago orri bakarrean inprimatzea

Atzekoz aurrera inprimatzea

Inprimatzeko paper-erretiluak hautatzea

Kalkulu-orriak inprimatzea:

Orri batean inprimatze-tarteak definitzea

Orriaren xehetasunak inprimatzea

Inprimatu beharreko orri kopurua definitzea

Orriak formatu horizontalean inprimatzea

Errenkadak edo zutabeak orrialde guztietan inprimatzea

Aurkezpenak inprimatzea:

Aurkezpenak inprimatzea

Diapositiba inprimatzea orrialde-tamainari doitzeko

Inprimatze orokorra:

Azkarrago inprimatzea datu murriztuekin

Zuri-beltzean inprimatzea

Orrialdeko area inprimagarri maximoa hautatzea

Ohar-ikonoa

Inprimatu elkarrizketa-koadroan definitu diren ezarpenak baliozkoak dira Inprimatu botoia sakatzen hasi duzun uneko inprimatze-lanerako soilik. Zenbait aukera behin-betiko aldatu nahi badituzu, ireki - LibreOffice (aplikazioaren izena) - Inprimatu.


Ohar-ikonoa

Sakatu Shift+F1 edo aukeratu Laguntza - Zer da hau? eta jarri sagua Inprimatu elkarrizketa-koadroko edozein kontrol-elementuren gainean, laguntzaren testu hedatua ikusteko.


Aurrebista

Aurrebistak erakusten du zein itxura duen orrialde bakoitzak. Orrialdez alda zaitezke aurrebistaren azpiko botoiekin.

Orokorra

Orokorra fitxa-orrian, inprimaketaren kontrol-elementu garrantzitsuenak aurkituko dituzu. Zure dokumentuaren zer eduki inprimatuko den defini dezakezu. Inprimagailua hautatu eta Inprimagailuaren ezarpenak elkarrizketa-koadroa ireki dezakezu.

LibreOffice Writer / Calc / Impress / Draw / Math

Uneko aplikazioaren izen berdina duen fitxa erabil daiteke edukia, kolorea, tamaina eta inprimatuko diren orrialdeak definitzeko. Definitu itzazu uneko dokumentu motari araberako ezarpenak.

Orrialde-diseinua

The Page Layout section can be used to save some sheets of paper by printing several pages onto each sheet of paper. You define the arrangement and size of output pages on the physical paper.

Change the arrangement of pages to be printed on every sheet of paper. The preview shows how every final sheet of paper will look.

Dokumentu mota batzuentzako, liburuxka bat inprimatzea aukera dezakezu.

Liburuxkak inprimatzea

Aukera gehiago

Aukera gehiago leihoan uneko inprimatze-lanerako aukera gehiago ezarri ditzakezu.