Txertatu geruza
Geruza berria txertatzen du dokumentuan. Geruzak Draw aplikazioan bakarrik daude erabilgarri, ez Impressen.
Geruza bat hautatzeko, egin klik dagokion fitxan laneko arearen behean.
Izena
Idatzi geruza berriaren izena.
Propietateak
Ezarri geruza berriaren propietateak.
Ikusgai
Erakutsi edo ezkutatu geruza.
Inprimagarria
Inprimatzean, inprimatu geruza edo ez ikusi egin.
Blokeatua
Geruzako elementuak editatzea saihesten du.