Erakutsi

Lehendik ezkutatutako errenkadak edo zutabeak ikusteko, aukeratu komando hau.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Formatua - Errenkada - Erakutsi.

Aukeratu Formatua - Zutabea - Erakutsi.


Zutabe edo errenkada bat erakusteko, lehenik, hautatu ezkutuko elementuak dituzten errenkaden edo zutabeen barrutia, eta, ondoren, aukeratu Formatua - Errenkada - Erakutsi edo Formatua - Zutabea - Erakutsi.

Adibidez, B zutabea erakusteko, sakatu A zutabearen goiburukoan, hedatu hautapena C zutabera, eta hautatu Formatua - Zutabea - Erakutsi. Ezkutuan dagoen A zutabea erakusteko, sakatu B zutabearen goiburukoan, eutsi saguaren botoiari sakatuta eta arrastatu ezkerrerantz. Izen-arean bistaratuko den barruti hautatua aldatu egingo da, B1:B1048576 izatetik A1:B1048576 izatera. Aukeratu Formatua - Zutabea - Erakutsi. Erabili metodo bera errenkadekin.

Ezkutuko gelaxkak erakusteko, egin klik eremuko goiko ezkerreko izkinan. Horrela, taulako gelaxka guztiak hautatuko dira.