Azalpena

Hautatutako gunearen propietateak zerrendatzen ditu.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Editatu - Irudi-mapa, ondoren, hautatu irudi-maparen atal bat, eta sakatuPropietateak - Azalpena


Hiperesteka

Gunean erantsitako URLaren propietateak zerrendatzen ditu.

URLa:

Sartu hautatutako gunean klik egitean irekiko den fitxategiaren URLa. Dokumentuan aingurara joan nahi izanez gero, helbideak honelako itxura izan behar du: "file:///C/[uneko_dokumentuaren_izena]#aingura_izena".

Testu alternatiboa:

Idatzi arakatzaileko gune batean sagua jartzen denean bistaratuko den testua. Ez bada testurik idazten, Helbidea bistaratzen da.

Markoa:

Idatzi URLa irekitzeko helburuko markoaren izena, edo zerrendatik marko-izen estandar bat hauta daiteke. Zerrendako arakatzaile guztiek ezagutzen duten marko-izen estandarra ere hauta daiteke.

Izena:

Idatzi irudiaren izena.

Azalpena

Sartu gunearen deskribapena.