OpenCL Aukerak

Ohar-ikonoa

Orri hau sortu gabe dago


OpenCL: sistema heterogeneoetan programazio paraleloa gauzatzeko estandar irekia.

Komando hau erabiltzeko...

MenuTresnak - Aukerak - LibreOffice Calc - Formula, eta sekzioan Xehetasunezko Kalkulu Ezarpenak sakatu Xehetasunak... botoia


OpenCLâ„¢ ordenagailu pertsonaletan, zerbitzarietan eta gailu mugikorretan/kapsulatuetan erabiltzen diren prozesagailu modernoak plataforma anitzetan eta paraleloan programatzeko lehen estandar ireki eta royalty-rik gabekoa da. OpenCL-k (Open Computing Language) asko hobetzen du abiadura eta erantzun-gaitasuna aplikazio anitzetan eta merkatuko kategoria askotan, jokoetan eta aisialdiko aplikazioetan zein zientziarako edo medikuntzarako softwarean.

Ohar-ikonoa

OpenCL lengoaiari buruzko informazio gehiagorako, ikusi OpenCL webgunea


Edukiak zenbakietara

Testutik zenbakira bihurtzea

Nola tratatu testua eragiketa aritmetiko baten eragigai modura aurkitze denean edo zenbaki bat espero duen funtzio baten argumentu gisa aurkitzean. Anbiguoa ez den bihurketa posible da osoko zenbakiak direnean, baita berretzaileak eta ISO 8601 datak eta orduak haien formatu hedatuetan (banatzaileekin) direnean ere. Dezimalen banatzaileak dituzten zatikiak edo ISO 8601 arautik kanpoko datak eskualdeko ezarpenaren mendekoak dira. Kontuan izan lokalaren mendeko bihurketetan, emaitzatzat emango den zenbakizko balioa desberdina izan daitekeela eskualdeko ezarpenaren arabera!

Sortu #BALIOA! errorea: Zenbakizko datuak espero direnean testua aurkitzen bada, #BALIOA! errorea sortuko da. Adibidea: "123,45" balioak #BALIOA! errorea emango du, baina 123,45 balioak ez.

Tratatu zero gisa: Zenbakizko datuak espero diren edozein tokitan aurkitutako edozein testu zero balioa duen zenbakitzat hartuko da. Adibidea: "123,45" zerotzat hartuko da, eta 123,45 ez.

Bihurtu anbiguoa ez dena soilik: Testuak anbiguoa ez den eta baliozkoa den zenbakizko balio bat ordezkatzen badu, zenbaki bihurtzen du. Adibidea: "123,456" balioak #BALIOA! errorea sortuko du testuak bereizle bat duelako, baina "123456" balioak ez.

Bihurtu eskualde-ezarpenaren mendekoak ere bai: Eskualde-ezarpenaren ondorioz baliozkoak diren balioak bihurtzen ditu. Adibidea: "123,45" balioa baliozko zenbaki bat da zenbait eskualde-ezarpenetan, koma dezimalak bereizten dituen elementua baita.

Kate hutsa zerotzat hartu

Aukera honek kate huts bat eragiketa aritmetikoetan nola tratatzen den zehazten du. "Testutik zenbakira bihurtzea" ezarpenean "Sortu #BALIOA! errorea" edo "Tratatu zero gisa" ezarri baduzu, ezin duzu hautatu (hemen) kate huts bat zenbaki batera bihurtzeak errore bat sortuko duen edo kate hutsak zero gisa tratatuko dituen. Bestela, aukera honek kate hutsak nola tratatuko diren zehazten du.

Erreferentzia-sintaxia kateen erreferentziarako

Kate-parametroetan emandako erreferentziak analizatzean erabili beharreko formula-sintaxia. Honek eragina du erreferentzia bat kate-balio gisa hartzen duten barneratutako funtzioetan, esaterako INDIRECT funtzioan.

Erabili formularen sintaxia:

Calc A1:

Excel A1:

Excel R1C1:

OpenCL ezarpenak

Erabili OpenCL eragiketen azpimultzo batean soilik

Erabili OpenCL kalkulu-orrien formulak itzuliak diren eragitetako batzuetan soilik.

OpenCL erabiltzeko datu-tamaina minimoa:

OpenCL erabiltzeko aukera azter dadin kalkulu-orriaren formulak izan behar duen datu-gelaxka kopuruaren beheko muga.

OpenCL erabiliko den eragiketa-kodeen azpimultzoa

OpenCL erabiliko den eragiketa- eta funtzio-kodeen zerrenda. Formula batek eragiketa eta funtzio horiek soilik baditu, OpenCL erabilita kalkulatu ahal izango da.